XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

APALLU - (Agertuaz) Zer da? Zer gertatu zaio gure kaleko erregiñari?

MARI-DOMINGI - (Sekulako irudipenak egiñaz) Ai! Ai! (APALLU'ren amu egiteko aulkira).

APALLU - Baña, zer du?
EZTI - (Soñean duan mantala kendu ta aizea emanaz asten zaio MARI-DOMINGI'ri).

APALLU - Arrigarria auxe. Iñork eztidazute esaten zer gerta dan.

ATAUN - Lanpernax'ek illetatik eldu ta lurrera bota duala.

EZTI - Sekula olakorik!!

MARI-DOMINGI - (Onetan da garrantzi geioaz).

EZTI - (ATAUN'i) Eta zuk nola utzi diozu? Ni emen egondu izan banitz etzan au gertatuko. Ezta, Mari-Domingi?

ATAUN - Ezta naikoa oni egin diona egin eta gero igesi joatea. Nik dakit zer egin ari (Joaten da).

MARI-DOMINGI - Joan da?
EZTI - Bai, biotza; joan da.

MARI-DOMINGI - (Jaikiaz eta ezer gerta ezpalitzaio bezela) Ezta ezer. Txima astindu bat besterik eztik egin. Espetxera daramala ta, kito.

APALLU - Pixkat orraztera sartu zaitez. Orain eramaten dan erara neronek orraztuko zaitut.

MARI-DOMINGI - Sartuko naiz ba (Sartzen da).

APALLU - (EZTI'ri) Ik, berriz, nere ate ondoan guardia egin ire erregiñari (Bizartegira joaten da).

OGEITABATGARREN AGERALDIA. EZTI ta APALLU

EZTI - (Bizartegiko ate zirrikitotik barrura begiraka asten da. Begiratu labur baten ondoren, atzeratu ta barnean ikusi duanaren imintzioak egingo ditu, au da: Illeak orraztu, autseztu, españak margoztu, ta abar jendeari par arazteko eran. Gero berriz ere ate zirrikitora).

APALLU - (EZTI zirrikitotik begira dala, atea bat-batean iriki ta puxikadun ontzitik usaidun ura botatzen dio fu! fu! egiñaz).

EZTI - (Larriturik atzeraka joango da).

APALLU - (Parrez algaraka berriro barrura).

EZTI - (Biotzera eskua eramanaz) Ai, nere biotz gaxoa! Lasatu adi. Eztek ezer.